XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezetz esan du! (Mutikoari) Zergatik ez duk erantzun oiturak agintzen duan arabera? A esan duanak B ere esan zezakean.

Aldi batez galdegin zidatenean txangoan gerta al litzaiken guziaz konporme ote intzan, baietz erantzun uan.

MUTIKOA - Nik eman nuen erantzupena palsoa zan baiñan zuen galdera areago. A esaten duanak, ez du B esan bear. A palsoa zala aitor dezake. Nik nere amarentzat sendagaillu billa joan nai izan nuen, baiñan orain gaxotu naiz eta ez dezaket txango ori egin.

Orregatik etxera itzuli nai dut ala bearrez. Zuei, nerekin etxeruntz itzultzea eskaria egiten dizuet elkarrekin joan gaitezen. Zuen ikasi-bearrak itxoin dezake. An zerbait ikasterik ba zenduten, auxe da; olako egokieran atzera itzuli bear dala.

Eta antziñako oitura garratzari ez diot arrazoirik arkitzen. Beste oitura berri bat sartu bearra dago: egokiera berri bakoitzari oitura berri bat dagokiola.

IRU IKASLEAK - (Maisua'ri) Zer egin bear dugu? Mutikoak esandakoa bidezko, arrazoizkoa da, ez ba da altxagarriena.

MAISUA - Mutikoarekin zer egin zuen esku uzten dut. Baiñan etxera itzultzen ba'zerate par eta isekaz artuko zaituela esan bear dizuet.

IRU IKASLEAK - Nor bere buruaren alde mintzatzea lotsagarri al da bada?

MAISUA - Ez, ortan ez dut lotsarik ikusten.

IRU IKASLEAK - Orduan guk itzuli nai dugu. Eta ez par eta ez isekak ez gaituzte atzeraziko arrazoizkoa dana egitez. Eta ezta aintziñako oitura zaarrenak ere galeraziko bear dan erabaki zuzena artzez.

(Mutikoa `ri) Jarri zazu (zak) burua gure beso gainean.